XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Garrantzitsua al da energia termikoa Euskal Herrian?

Euskal Herrian energia termikoa oso garrantzitsua da. Zentral termikoek ikatza eta petrolioa erabiltzen dituzte elektrizitatea ekoizteko.

Euskal Herri osoan zehar banaturik daude eta energia elektrikoaren ekoizpen iturri garrantzitsuena dira.

4. Zein beste energia mota daude Euskal Herrian?

Euskal Herrian oso garrantzitsua da biomasatik ateratzen den energia. Biomasak egurra eta beste landare hondakin batzuk erabiltzen ditu energia ekoizteko. Energia hau, batez ere, etxebizitzetan erabiltzen da berotasuna eta ur beroa lortzeko.

Pasaiako zentral termikoa.

- Zer da zentral termiko nuklearra?

- Garrantzitsua al da energia termikoa Euskal Herrian? Zergatik?

- Begiratu argazkiari eta deskribatu nolakoa den zentral termikoa.

Egurra erretzen.

- Zein material erabiltzen dira energia ekoizteko biomasaren bitartez?

Non edo zertan kontsumitzen da, nagusiki, biomasak ekoizten duen energia osoa?

Gogoratu

1. Euskal Herrian energia gehiago kontsumitzen da, ekoizten dena baino. Ia elektrizitate osoa industrietan eta etxebizitzetan kontsumitzen da.

2. Elektrizitatea era askotara ekoizten da: zentral hidroelektriko handietan, adibidez, Sobrongoan eta Barazarrekoan; zentral termikoetan, zentral eolikoetan eta eguzki zentraletan. Zentral hidroelektrikoak dira ugarienak, baina zentral termikoek elektrizitate gehiago ekoizten dute.

3. Meatzaritzak garrantzia galdu du azken urteotan. Hala ere, garrantzitsuak dira burdina, zink, berun, kobre eta asfalto meategiak eta kararrien, margen, marmolen eta arbelen harrobiak.